Information

EUS
Produktuentzako berme mugatua.
1. Berme mugatuaren estaldura.
1.1 Berme mugatu honek (ikus bigarren ataleko “Kanporaketak” eta “Mugapenak”) Acer-en aurkako izaera espezifikoko eskubide eta ekintzak burutzeko aukera ematen dizu.
Agiri hau arretaz irakur dezazun eskatzen dizugu, Berme Mugatu honek jasotzen duenaren inguruan egindako erreklamazio baten bitartez, bere edukia onartzen eta ulertzen
duzula onesten duzulako. Berme Mugatu honetaz aparte, Acer produktua saldu zizun saleroslearen aurka, eskubide eta akzio ezberdin eta zabalagoak burutzeko aukera izan
dezakezu. Berme Mugatu honek ez die Espainiako legedi ezagarriaren zuzenbide agintzaileak ematen dizkizun eskubideei eragiten.
Kontsumitzaileak legezko eskubideak ditu kontsumo-ondasunen salmenta arautzen duen legeria aplikagarriaren arabera, eta berme honek ez du eskubide horietako bat ere alde
batera uzten, mugatzen edo eteten. Esaterako, kontsumitzaileek gutxienez 24 hileko bermea dute produktua erosten duten egunetik zenbatzen hasita -edozein berme-txartel
edo gainerako materialetan ezarritakoa alde batera utzita.
1.2 Acer-ek, Europar Gune Ekonomikoan (“Lurralde Eremuan”) lehen aldiz saldutako Acer enpresako edozein produktuk, erosketaren momentuan zure Acer produktuan ipinitako
(aurrerantzean “Sistema” izena hartuko duten) Acer jatorriko pieza eta osagaiak (aukerakoak eta akzesorioak) barne, zure Sistemarekin hornitutako Berme Mugatuko Txartelean
(“Berme Txartelean”) zehazturiko berme epearen iraupenean zehar, baldintza normalean lan egiteko, akats materialik ez duela bermatzen du.
Berri bezala saldutako, baina berme prezintoa eskuztatua duen Acer produktuari uko egitea bezeroaren erantzukizuna da eta birsaltzaileari geratutakoaren berri eman behar dio.
Berme zigiluak eskuztatuak dituen Acer produktu bat onartzerakoan, akatsik gabeko berme prezintodun Acer produktu berri bati dagozkion termino eta baldintzekin alderatuta,
Bezeroak berme ezberdina (maila txikiagokoa) onartzen du.
1.3 Berme honen inguruan erreklamazioren bat egingo balitz, Berme Mugatu honek estaltzen dituen edozein pieza edota edozein sistema akastun, aldatu edo konpondu (Acer-
en erabakiaren arabera) egingo lirateke, Sistema eta pieza berrien bitartez edota lantegian berritutako sistema eta piezen bitartez, Acer-en erabakiaren arabera.
Acer-ek, sistema eta pieza berriak edota lantegian berritutako pieza eta sistemak erabiltzea erabakiko balu, hauek, produktu berriek dituzten funtzionamendu ezaugarri berberak
izango lituzkete. Berme Mugatu honen barruan jasotzen diren aldatutako edo ordezkatutako sistema eta pieza guztiak Acer-en jabetzakoak izango dira.
1.4 Berme epea, emate egunean sartuko da indrrean. Zure erosketa eguneko dataren froga, Sistemaren erosketa eguna erakusten duen erosketaren faktura originala
(erosketaren ordainagiria) edota albaranean azaltzen den data (hau geroagokoa izango balitz) izango da.
1.5 Berme zerbitzuaren prestazioa, zerbitzuaren eskaera egin den Europar Gune Ekonomikoko herrialdeko hizkuntza nagusian oinarrituko da. Hizkuntzarekin zerikusia duten
sistemaren konponketa berme zerbitzuen gainean (teklatua, softwarea, adibidez), zerbitzuaren eskaera egin den Europar Gune Ekonomikoko herrialdeko hizkuntza nagusia ez
den beste hizkuntza bat ez erabiltzea posible izango da.
2. Kanporaketak eta Mugapenak
Berme Mugatu hau hurrengo kanporaketa eta mugapenei lotua dago:
2.1.Kanporaketak
Berme Mugatu honen estalduratik kanpo geratzen dira:
2.1.1. Berme Mugatu honen Lurralde Eremutik kanpo lehen aldiz saldutako Acer-ek egindako edota Acer-entzat egindako edozein produktu.
2.1.2. Hurrengo arrazoiengatik hondatutako edo akastutako edozein produktu:
2.1.2.1. Sistema erabilera normaletik kanpo erabiltzeagatik, Sistemak dakarren Erabiltzailearen Eskuliburua ez erabiltzeagatik, edota abusuzkoak eta axolagabekoak diren
edozein erabilerengatik;
2.1.2.2. Sistema eraldatzeagatik, baita Acer-ek egin ez edo saldu ez dituen piezak erabiltzeagatik;
2.1.2.3. Acer-ek Baimendu ez duen Zerbitzu Prestatzaile batek edota Acer-entzat lan egiten ez duen edonork egindako zerbitzu prestazio edo konponketengatik;
2.1.2.4. Acer-ek Baimendutako Zerbitzu Prestatzaileari Acer Sistema garraiaketa edo paketaketa desegokia erabili ondoren itzultzeagatik;
2.1.2.5. erabiltzaileak, gure enpresarekin zerikusirik ez duen produkturen bat gaizki ipintzeagatik (memoria txartelak, adibidez).
2.1.3. Galera edota kalteren bat jasandako bilketa aldagarriaren inguruko edozein bide, datu eta programa. Segurtasun aldakiaren edo back-up-aren bitartez, bilketa
aldagarriaren inguruko edozein bide, datu eta programa gordetzea zure ardura da. Mesedez, kontutan har ezazu Acer-ek berme zerbitzuen prestaziorako emandako Sistema,
kalitate berdineko produktu berritu bategatik ordezka dezakeela,eta honen bitartez, zure Sistema originalean zuk zeuk gordetako edozein datu berreskura ezin bilakatuko direla.
2.1.4. Pieza suntsikorrak; adibidez, Sistemaren erabilera normalean,aldizka ordezkatu beharreko piezak,limitaziorik gabe, eramangarrien bateria barne.
2.1.5. LCD pantaila teknologiaz hornitutako sistematan, LCD pantailetan gertaturiko akats txikiak, beti ere, emandako LCD pantailan, hiru (3) pixel akastun baino gehiago ez
dauden bitartean; eta gainera, pantailako panela, bederatzi (9) zati errektangeluar berdinetan zatitua dagoenean, erdiko zatian pixel akastun bat baino gehiago ez dagoen
bitartean.
2.2 Berme Erantzukizunaren Mugapena eta Exentzioa
2.2.1.Berme Mugatu honetan jasotako edozein erreklamazio egiten baduzu, zuk, edozein Acer produkturen konponketa (dohainik), ordezkapena, prezio murrizketa, edota agiri
honetan deskribatutako berme zerbitzuaren prestazioak kontutan hartuta, aplikagarri izan daitekeen kontratuaren ebazpena onartzen duzula ulertzen da.
Agiri honetan ezarritako Acer Berme Mugatuko edozein ez betetzearen aurrean, Acer-en aurka, bere ordezko edozein elkarteren aurka, edota bere elkarte nagusietako edozeinen
aurka ariko zara.
3.Berme Zerbitzuaren erdiespena
Edozein erreklamazio egiteko edo/eta berme zerbitzuak erdiesteko, Berme Txartelean jasotako kontaktu argibideak berrikus itzazu, edota sar zaitez hurrengo webgunean:
http://support.acer-euro.com
Bezeroak, baimendutako konpoketa/laguntza etxeetara Acer produktu bat bidali aurretik, bai instalatutako programa guztien bai bere datu guztien aldakia egin beharko du,
baita bapesteko informazio guztia ezabatu ere (aurrerantzean “DATUAK” izena emango dioguna).
Acer ez da “DATUEN” galera, kalte edota gure enpresarekin zerikusirik ez duen edonork eragindako “DATUEN” dibulgazioaren aurrean erantzule egingo, ezta “DATUEN”
lehengoratze edo berreskurapenen aurrean ere.
URTE BETERA MUGATURIKO BERMEAREN ERREFERENTZI TAULA
PRODUKTUA EPEA ETA BERME MOTA
Ordenadore pertsonalak
Netbook
Tablet PC
Urte 1 Igorpena edo Ematea
(1)
Laguntza teknikoa (Hardwarea soilik) Urte 1
Softwarearen inguruko laguntza 180 egun
(1)Igorpena: Bezeroak, aparatua Acer-en tailerrera bidaliko du. Konponketa burututakoan, Acer-ek, aparatua
bezeroari bidaliko dio.
Ematea: Bezeroak aparatua Acer-ek baimendutako Laguntza Etxe batera eramango du. Konponketa
burututakoan, bezeroak aparatua leku berberean hartuko du.
Bermea gaurkotzeko eta zabaltzeko aukerak
Argibide gehiago eskatu nahi baduzu, edota bermea gaurkotzeko aukeretako bat eskatu nahi baduzu,Interneten Acer-en helbidea bisita dezakezu, baita zure herrialdeari
dagokion telefono zenbakira deitu ere.