Instruction manual

euskara
76
4
5
Arazoak
konpontzea
Segurtasuna
Badaude zuk zeuk konpondu ditzakezun arazo
batzuk.
4.1 Labea ez da berotzen. Ziurtatu konektaturik
dagoela eta fusiblea ez dagoela erreta. Igo
aukeratutako tenperatura.
4.2 Barruko argiak ez du funtzionatzen. Aldatu
bonbilla edo fusiblea.
4.3 Janaria prestatzean kea ateratzen da.
Jaitsi tenperatura edota labea garbitu.
4.4 Pyrolysi bidezko garbiketa ez da martxan
jartzen. Ziurtatu atea ondo itxi duzula.
Blokeatze-sistemak edo tenperatura
sentsoreak akatsen bat du. Deitu Zerbitzu
Teknikoari.
4.5 Labeak txistu egiten du. Aukeratutako
tenperatura lortu da. Prestaketa-zikloa
amaitu egin da.
4.6 Prestaketa amaitu eta gero zarata egiten
du. Normala da, haizagailuak martxan
jarraitzen du barruko nahiz kanpoko
tenperatura jaitsi bitartean.
Labea baimendutako instalatzaile batek
instalatu behar du, eta horretarako
fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak
jarraitu behar ditu.
Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan
adierazitako gehienezko potentziara egokitu
behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea
arauzko lur-hargunera.
Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu
omnipolar bat izan behar du, eta etengailu
horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko
distantzia izan behar da.
Argindar-kablea hondatuta badago, saldu
osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren
batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela
lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke
elektrikoak saihesteko.
Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili
garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko
espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira
apurtu daitekeelako.
Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea
martxan dagoela eskura dauden atalak bero
daitezke.
Ez ukitu labe barruko berogailurik.
garbitu eta lehortu zapi batekin (3.7.5).
Beharrezkoa bada, ate barruko kristalak
kendu. Modeloaren arabera kristal bat edo
bi izan daitezke, izkina bakoitzean tope
beltza dutenak. Horiek kentzeko, sartu eskua
atearen azpiko aldetik eta tiratu gorantz
(3.7.6). Behin kenduta, kendu topeak kristala
garbitzeko (3.7.7).
Kristalak garbi daudenean (3.7.8) sartu itzazu
berriz gomazko topeetan, muturra gorantz
dutela (3.7.9) eta jarri kristalak ezkerrekoa
(L) nahiz eskuinekoa (R) bisagren ondoan
daudela ziurtatuz (3.7.10). Bukatzeko, jarri
geratzen den kristala PYROLYTIC hitza
irakurtzeko moduan (3.7.11). Kendu topeak
(3.7.12) eta itxi atea.
Erabilera-oharrak:
Ziurtatu labea itzalita dagoela.
Kristala askatu baino lehenago, utzi hozten.
Ez erabili lurrin bidez garbitzeko tresnarik.
3.8 Labea kanpotik garbitzea: Erabili produktu
neutroak. Lehortu ondo zapi leun batekin.
4.7 Arazoen ohartarazpenak
Tenperatura-sentsorearen akatsa.
Atea blokeatuta (4.7.1).
Ez da posible pyrolysia egitea.
Atearen blokeatze-sistemaren akatsa.
Software-akatsa.
Prestaketa martxan dagoen bitartean
elektrizitate-hornidura etetea.
Automatikoki deskonektatzea hainbat
orduz funtzionatu ondoren (4.7.2).
Ez ibili labearekin. Konpontzeko zerbitzu
teknikoari deitu.