Owner's manual

euskara
78
Ez da beharrezkoa labeak koipe asko izan
arte itxarotea garbiketa egiteko.
Pyrolysiaren ostean, labea hotz dagoela,
igaro zapi heze bat errauts zuria kentzeko.
Pyrolysia martxan jarri baino lehen,
atera osagarri guztiak labetik, sukaldeko
osagarriak eta gidari teleskopikoak barne.
Zikinkeria-multzo handirik badago, kendu
pyrolysia egin baino lehen, su hartu edo ke
gehiegi sortu dezaten ekiditeko.
Pyrolysian, gainazalak normalean baino
beroago jartzen dira. Umeek urrun egon
behar dute.
Hiru pyrolysi mota dituzu garbitzeko.
Pyro Turbo
: Garbiketa 2 ordutan egiten
du.
Oharra: Aukera honetan, pyrolysi bidezko
garbiketa egin daiteke, erretilu esmaltatua
osagarria. Metatutako koipea kendu
ondoren, 2. mailan jarri
Pyro Eco : Garbiketa ordu eta erdian
egiten du.
Auto Pyro : Iraupena labearen zikinkeria-
mailaren araberakoa da.
Aktibatzeko, piztu labea eta sakatu
nahi duzun garbiketa modua aukeratu arte.
Balioztatu (3.4.1). Pyrolysia berehala
hasiko da.
Oharra: Pyrolysian, denbora eta tenperatura
parametroak fi nkoak dira eta, beraz, ezin dira
aldatu.
Prozesua hastean, labeak oso tenperatura
altua hartzen duela-eta, atea blokeatu eta
bistaratzen da, segurtasuna bermatzeko
(3.4.2). Tenperatura jaisten denean, ikurra
desagertu eta atea ireki ahal izango da berriz.
3.5 Pyrolysi geroratua. Pyrolysi prozesua
bukatzeko ordua programatzeko aukera
ere baduzu. Piztu labea eta sakatu
pyrolysi mota egokia aukeratzeko (3.5.1).
sakatu eta ikurra ikusiko duzu. Garbiketa
bukatzeko ordua sartu eta teklak
erabiliz. Balioztatu (3.5.2).
3.6 Barruko hormak garbitzea. Alboetako
gidariak atera garbiketa prozesuen ondoren
egon litezkeen koipe-hondarrak edota
errautsak kentzeko. Modeloen arabera,
alboetako gidariek bi fi nkatze mota dute;
euskarririk gabekoa (3.6.1, 3.6.2) edo
euskarriduna (3.6.4, 3.6.5). Behin gidariak
aterata, erabili zapi heze bat alboetako
hormak garbitzeko (3.6.3, 3.6.6). Behin
labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz.
Zure labeak grill eraisgarria badu, egin tira
gorantz eta sakatu jaisteko (3.6.6) eta garbitu
sabaia zapi heze batekin (3.6.7).
3.7 Kristalak garbitzea.
Kanpoko garbiketa: Erabili ezazu zapi leun
bat kristalak garbitzeko produktu batez
hezetuta.
Barruko garbiketa: Kristalen barruko
aldea zikin badago, Garbitzeko desmunta
ditzakezu.
Labea hotz dagoela, irekia tea guzti zeta
osagarrien poltsatxoan aurkituko dituzun
tope gorriekin fi nka ezazu. Geratzen diren
bi osagarriak sartu palanka eginez kristala
altxatzeko (3.7.3). Kendu kristala (3.7.4),
garbitu eta lehortu zapi batekin (3.7.5).
Beharrezkoa bada, ate barruko kristalak
kendu. Modeloaren arabera kristal bat edo
bi izan daitezke, izkina bakoitzean tope
beltza dutenak. Horiek kentzeko, sartu eskua
atearen azpiko aldetik eta tiratu gorantz
(3.7.6). Behin kenduta, kendu topeak kristala
garbitzeko (3.7.7).
Kristalak garbi daudenean (3.7.8) sartu itzazu
berriz gomazko topeetan, muturra gorantz
dutela (3.7.9) eta jarri kristalak ezkerrekoa
(L) nahiz eskuinekoa (R) bisagren ondoan
daudela ziurtatuz (3.7.10). Bukatzeko, jarri
geratzen den kristala PYROLYTIC hitza
irakurtzeko moduan (3.7.11). Kendu topeak
(3.7.12) eta itxi atea.
Erabilera-oharrak:
Ziurtatu labea itzalita dagoela.
Kristala askatu baino lehenago, utzi hozten.
Ez erabili lurrin bidez garbitzeko tresnarik.
3.8 Labea kanpotik garbitzea. Erabili produktu
neutroak. Lehortu ondo zapi leun batekin.